MAIATZAK 17: lgtbiq+ fobiaren aurkako eguna

Maiatzaren 17a, LGTBIQ+ fobiaren aurkako eguna da. 1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundearen Batzar Orokorrak homosexualitatea buruko gaixotasuneko zerrendatik ezabatu zuen. Ordutik, maiatzaren 17a aipatutako lorpena aitortzeko “ospatzen” da. Helburu orokorra pertsona homosexual, bisexual, transexualek... sufritzen duten diskriminazioa salatzea da. Eta haien eskubideek mundu guztian aurrera egitea.

Pertsona bakoitzak bere sexu eta genero identitatea aldarrikatzeko eskubidea izateaz gain, honen kontra egiten duten iritzi edota jarrerei aurre egin behar diogu herritar guztiok.